Harreman estilo berri bat


Kaixo People,

Gaur elkarbanatuko dugu, Koldo Saratxagaren liburuan ikasitako. Badakizue gure karreran liburuez baliatzen gerala gure experientzien jakintzak osatzeko. Beraz zuekin ere jakintza hau elkarbanatu nahi degu. Ondo izan!

SARATXAGA, Koldo

Liburua: Harreman-estilo berri bat egiteko dagoen organizazioen aldaketarako.

Koldo Saratxaga empresetan behar den harreman estilo berri bati buruz hitz egiten du, baina lehenago Enpresa-antolakuntzari buruzko hainbat termino edo hitz erabat arbuiatzen ditu. Horietako aipagarriena “enpresa” kontzeptua bera da (“organizazio” terminoa erabiltzen du horren ordez); baina erabat arbuiatzen ditu, halaber, “enplegatua”, “giza baliabideak”, “giza baliabideen kudeaketa” (“pertsonak”). Eta, aitzitik, hitz eta kontzeptu berriak ere sustatu nahi ditu; esaterako, “termino bat etorkizuna duten organizazioek ibili beharko luketena”, dio Saratxagak, “proiektu erkideak, proiektu partekatuak” da.

Harreman estilo berria karakteristika batzuk ditu, kapitulo bakoitzean karakteristika bat lantzen eta definitzen du.

Pertsonengan oinarritutako proiektua: Helburu partekatu eta erkide batzuetara ailegatzeko, nahitanahiezkoak dira haserrealdiak, eztabaida sutsuak, liskarrak; berotasuna egon behar du, gizakiok motibatzen eta betetzen gaituena zerbaitetan buru belarri sartzen garenean azaleratzen diren pasioaren eta energiaren ondorioz.

Eztabaida ez dago, nork berea egiten duenean.

Talde autogestionatuak: Nola nahi degu jendek kompromisoa har dezala, ez badakite zeri buruz dijoan jokoa?

“Konfiantza ezinbestekoa da, pertsonen arteko jarduerak benetan eraginkorra izan daitezen.”

“Pertsonek euren erronkak lortzeko, talde disziplina anitzeko eta autogestionatuetan partekatzen duten proiektu batez, eta sentimenduetatik egiten den komunikazio aktibo batek erraztutako harreman-estilo berri batez ari gara hitz egiten.”

Komunikazioa, asktasuna eta ardura:

Dena askoze konplikatuagoa bihurtzen da, egiazko komunikaziorik ez dagoenean, bakoitzaren egia ez denean ohikoa komunikazioan. (trainning sessioetan bakoitzak pentsatzen duena azalaratzea garrantzitsua da)

Abaguneak eskaintzea, kontrolik eza eta hutsegiteak egitea: Eman espazioak, eta utz diezadazu amets egiten.

Benetan pertsonen proiektu bat baldin badugu, ohartuko gara alderdi psikologikoa zaintzen ikasi beharreko gauza dugula.

Eroskiren arazoarekin bat egiten du, lan zehatzetan egiten duten langileen ordez, pertson amotibatu eta aktiboak behar ditugu, dinamismoa sortzeko organizazioetan.

Bezero/Hornitzaile integratuak: Oso argi esplikatzen du, jatetxe baten ereduarekin. Jatetxe batean, 4etan ez badizute ateratzen copa eta puroa beren jardunaldia bukatu dutelako, seguraski ez zarela jatetxe horretara bueltatuko. Ba berdin beste zerbitzu batzuekin balore erantsi haundiagoa dutelarik.

Esperientzia Partekatua: Sinetsita nago jakintza sorkuntza handiena talde lanetik datorrela, hau da, esperientzia partekaturik. Organizazioaren boterea bertan lan egiten duten pertsonek duten boterearen batura da.

Etengabeko Berrikuntza: Berrikuntza ez dator prozesu finkoetatik, ezta ere pertsona batzuengatik. Gakoa da empresan geroz eta pertsona gehio sortzaileak izatea eta beraien artean geroz eta konexio gehio edukitzea, horrek berrikuntza sortuko du askatasuna badute burutzeko.

kontzeptu ekonomiko partekatuak: Neurtzen eta aztertzen ez dena, ez da hobetzen. Hobetzen ez dena usteldu egiten da.

Etengabe ereiten jarduteko sentsazioa:

Parte izatearen harrotasunak lorpen handiago batetikiko motibazioa eta interesa handitu egiten du.

Eboluzioa: Fisikoa,Mentala, Emozionala.

Elikadura ona, ariketa fisiko egokia, ondo lo egitea, arnsa hartzen jakitea eta pentsamendu positiboa.

Ba al ditugu aldaketa egiteko egokiak eta gai diren liderrak edo kudeatzaileak? Gai al dira eskuez eta muskuluez aparte, garuna, bihotza eta urdaila duten pertsona horiek amets egiten jarrarazteko?

PROIEKTU ERKIDEA=ARRAKASTA PARTEKATUA



Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s