Euskararen eguna


Disfruta itzazue euskararen egunaren azken minutuak Euskal Herrian dantzan http://www.youtube.com/watch?v=yzutvz-eExo .

Atzo Arrasaten, Mondragon Unibertsitatean, ikerlari talde batekin, “Ikerketa euskaraz eta dibulgazioa: arazoa eta irtenbideak” aztertu genituen. Oso eztabaida atsegina lortu genuen eta bertatik ateratako hainbat puntu interesgarri  zuekin konpartitu nahi ditugu.

Ikerketaren helburua, tesia egin eta argitaratzea da.  Momentu horretan bi motatako arazoak sor daitezkeela ikusi genuen. Tesia egiteko informazio falta eta argitaratzeko laguntza oso txikiak.

Normalean ingelesez egiten dute ikasle guztiek beraien tesia, erosoagoa eta praktikoagoa baita. Baina taldearen helburua egoera analizatu eta buelta ematea zenez, eta izugarrizko erronka zela jakinda, hiru aukera antzeman genituen.

Lehenengo, terminologia berria sortzea. Gainera, lortutako terminoak oso egokiak izan litezke ikasleek ikas dezaten.

Bigarren, tesia ingelesez eginda ere, hainbat artikulu euskaraz idaztea.

Eta azkenik, dirulaguntzen ondorioz, tesia euskaraz egin eta ingelesera itzultzeko aukera izatea.

Ikuspuntu desberdinak zeuden, baina denek argi zeukaten arlo bakoitzean errealitate desberdina bizitzen zela.

Espero dut denok euskararen egun zoragarria bizitu izana. Eta gogoratu hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak erabiltzen ez duelako baizik.

Eskerrik asko,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s