Egunon Beizama!


Egunon Beizamatik!

Domeka nahiko iluna dugu gaurkoa gure herritxo bilakatu den hontan. Gazteek praka luzeak eta jertsea jantzi dute gaurkoan. Tipical Basque, nahiz eta uda izan.

Bueno, ezer kontatu baino lehen egoeran jarriko zaitutztegu:  taZEBAez- eko bi kide BCulinary Udan 2011 udalekuetan daude murgildurik begirale edo hezitzaile gisa. Lehen aldia da Basque Culinary Centerrek udaleku batzuk antolatzen dituela, eta gehienok jakingo duzuenez, BCC-tik etorrita, sukaldaritza da arlo nagusia.

Hemeretzi neska- mutil murgildu dira abentura hontan. Leku eta jatorri ezberdinetakoak dira ( Bruselas, Cadiz, Fuerteventura, Valladolid, Elorrio, Donostia, Gasteiz, Markina, Bergara…) eta 15 – 17 urte bitartean dituzte eta uztailaren 1-ean hasi ginen, 10-ean bukatzeko.

Hirugarren eguna dugu jada, eta oso gustura gaude denok. Oso esperientzia polita izaten ari da. Bi egun hauetan hainbat jaki prestatu ditugu Aitzol gure txef-aren azalpenak eta oharrak entzun eta gero. Tolosan ere izan gara Fronton jatetxean, Tolosako babarrun famatuak dastatzen. Oso ondo jaten ari gara eta agian pare bat kilo gehiagorekin azalduko gara etxean…

Gaur Humus eta pizza tailerrak dituzte, lehen esan bezela, domeka ilun honi kolore pixka bat emateko.

Bueno, “hasta aquí pescado vendido”, Michael Robinson maisuak esango lukeen bezela. Amaitzeko, BCulinary Udan 2011 blogeko link -a pasatzen dizuegu. Bloga eurak aktualizatzen dute, eurak baitira protagonistak abentura hontan.

http://academics.bculinary.com/blogudan2011/

Datorren asteratte, eta ondo amaitxu asteburue!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s