Zuzen ala alderik-alde gehiago ikusi eta bide egokiena aurkitzeko?


2011ko Urriaren 26a, nire azken eguna taZEBAez-eko Lider Finantziero bezala. Egia esan ez dakit ondo zer sentitzen dudan; tristura, nire azken fakturak bidaltzeagatik; alaitasuna, azken fakturak bidaltzeagatik ere; urduri, ondorengoa nor izango den jakiteagatik; galderak egiten, ea gehiago eman ensaquen,… baina orokorrean pozik eta gogotsu. Zergatik? taZEBAez-ek etapa berri bat hasiko duelako, hurrengo liderrak nik egindakoa hobetuko duelako eta orokorrean “KRISTON” urtea izan behar delako.

Eta galdetuko diozue zuen buruari, zer demontre gertatuko den bihar, hilaren 27a? MTA-ko kide guztiak Etxarri-Aranatz-era joango gara elkar ezagutu, lan egin eta gehienbat ondo pasatzera. Bi egun hauek jasotzen duten izena Forest & Back da, eta ofizinan hitz-jokoa dibertigarriak entzuten hasi diren arren, guztiok dakigu egun garrantzitsuak direla urte osoa aurrera ateratzeko. Bertan hartzen den erabaki nagusienetako bat Lidergo taldea aldatzea izaten da.

Uste dut oso abersagarria dela enpresa orok denbora jakin batean lider edo lidergo taldea aldatzea, ikuspuntu eta aburu ezberdinak izanik, taldearen jokaera ere guztiz aldatzen da eta. Lidergo taldea aldatzeak ez du esan nahi enpresak urtetik urtera bere norabidea aldatu behar duenik, denok elkarbanatzen duten helburu horretara irizteko bide “desberdinak” hartuko dituela baizik. Gure kasuan denok nahi dugu gauza antzerakoa, beraz, ongi etorriko da ideia freskodun lidergo taldea.

Horrez gain, beste gauza asko ere egin beharko ditugu bertan: birthgiving bat (oraindik ezagutzen ez dugun gure arazo erreal bat konpondu), aldatu beharreko mila gauza aldatu, zerbezatxo batzuk edan, elkarrizketa sakonak eduki,…

Esan daiteke, gure Forest & Back-a orain modan jartzen ari den Outdoor Training (http://www.theoutdoortraining.com/) delakoa dela. Bere helburu nagusiak talde garapena eta planifikazioa dira naturarekin gozatzen den bitartean.

Ea ba nor den hurrengo lider taldea, edukiko duzue horren berri!!!!

Bien bitartean aprobetxatu eguzki izpi hauek eta enpresa, lagun , langile zein familiarekin joan naturaz gozatzera.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s